XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren (borzgarren), seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren ...., hamabosgarren (hamaborzgarren) ...., hogeigarren, hogeita batgarren, hogeita bigarren ...., hogeita hamargarren ...., berrogeita batgarren ....... ehungarren, milagarren ....Eta galderetan zenbatgarren.

Saileko lehen kideari buruz, erabiltzen diren formek (lehen aurren, eta lehenengo, lehenbiziko, lehendabiziko e.a.) ez dute ortografi arazorik, eta oraingoz, ez du Euskaltzaindiak horietako batere hobesten.

Orobat, eta banatzaileei dagokienez, bana (eta beraz hogeita bana), bosna (borzna), hamabosna (hamaborzna), ehuna, mila bana, idazkera proposatzen du Euskaltzaindiak.

Halaber, galderetan zenbana erabiliko da.

Jakina denez, Iparraldeko tradizioan, zenbakia bokalez bukatzen denean -na gabe -ra erabiltzen da: bira (baina hiruna, launa), seira, zazpira, zortzira, bederatzira, e.a.

Euskaltzaindiak ez du erabilera hau gaitzesten.

Euskaltzaindiak 1993ko azaroaren 27an onartua